Hamar urtean garapen oparoa izan du euskoak Ipar Euskal Herrian.
2013ko urtarrilaren 31
Euskoa zirkulazioan jarri zen. Ehun bat profesionalek eta ehunka norbanakok erabili zuten hasieratik. Lehen bi urteetarako aurreikusiak ziren 126.000 euskoak hiru hilabetean bukatu ziren, eta beste 350.000 inprimatu behar izan zituzten.
2017ko martxoaren 19a
Euskoa forma digitalean erabiltzeko aukera sortu zuten, Euskokart txartelarekin. Gaur egun, dozenaka enpresak onartzen dute Euskokart bidezko ordainketa.
2018ko ekainaren 2a
Tokiko erakundeek akordioa egin zuten Pirinio Atlantikoetako prefeturarekin, eta, hala, euskal moneta erabiltzeko aukera lortu, hainbat hilabetetako bataila juridikoaren ondotik.
2018ko urriaren 7a
Ipar Euskal Herrian zirkulazioan zen eusko kopuruak milioiaren langa gainditu zuen. Hala, Europako tokiko moneta garrantzitsuena bilakatu zen.
2020ko ekainaren 18a
Euskopay aplikazioa abiatu zuten, sakelako telefonoaren bidez eusko kontua kudeatu eta ordainketak egin ahal izateko.
BILAKAERA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu