Bi orduko geldialdiak Zayerren, lan ituna aldarrikatzeko

Enpresak fakturazio handia duen arren, zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik ez duela salatu du ESK-k

Erredakzioa
Gasteiz
2009ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Krisiak krisi, ESK-k dio fakturazio handia ari dela izaten Gasteizko Zayer enpresa, zeina makina-erremintan aritzen baita. «Hori kontuan hartuta, ez dugu ulertzen zergatik atzeratu duen hainbeste lan itunarari buruzko negoziazioa», esan du. Sindikatuaren esanetan, zuzendaritzaren proposamenak langileenetatik oso urrun daude, eta hark aurkeztutako konbenioa baztertu egin dute. Horren eraginez, langileek euren egoera salatzeko mobilizazioei ekitea erabaki zuten. Txanda bakoitzean bi orduko lanuztea egiten dute, eta «konbenio justuaren alde» mobilizazioei eutsiko diete hurrengo egunetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.