Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean

Mahatsa biltzeko andel batera erori dira. 56 eta 53 urte zituzten bi beharginek. Aurten 52 langile zendu dira.

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
LAPUEBLA DE LABARCA. Istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Lapuebla de Labarcan (Araba). Upategi batean lanean ari ziren bi langile hil ziren. Bietako bat mahatsez betetako andel batera erori zen, eta bestea laguntzen ahalegindu zen; hura ere jausi egin zen, eta biak zendu ziren. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman zuen istripuaren berri, eta adierazi zuen bi beharginak bertan hil zirela.

Iturri horren arabera, langileek 56 eta 53 urte zituzten. 19:40 aldera izan zuten istripua. Sindikatuek egiten duten zenbaketaren arabera, aurten 52 langile hil dira Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.