IRUÑEA.Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak bi helegite aurkeztu ditu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaritzak behitegi erraldoia zabaldu ahal izateko azken ebazpenen aurka. Behitegiaren jabeak, Valle de Odieta kooperatibak, gobernuaren iritziaren aurka eta auzitegien babesarekin bikoiztu egin ahal izan zuen etxaldea, 7.600 abere edukitzeraino. Orain, are gehiago handitu nahi du abere kopurua: ugalketarako 7.900 behi, 2.172 txahal eta 1.300 bigantxa nahi ditu. Abereen Ongizaterako Lege berriak gehienez 850 abelburuko etxaldeak baimentzen ditu, baina ez du atzerako eraginik.
Baimena lortze aldera, abereen hondakinak tratatzeko proiektuak aurkeztu zituen Valle de Odietak. Horien artean dago hondakin urak eta digestato likidoa garbituko dituen araztegi bat. Ekologistek, baina, uste dute «irtenbide magiko teknologiko bat» dela enpresak proposatutakoa, eta horregatik eskatu dute baimena kentzeko. «Ezinezkoa da proiektuan deskribatzen diren tekniketako bakar batek ere modu eraginkor eta errentagarrian araztea, banaka zein taldean, 3.000 miligramo nitrogeno baino gehiago dituen likido bat, eta litroko 100 miligramo besterik ez duen ureztatze ur bihurtzea».
Bi helegite Caparrosoko etxaldearen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu