GASTEIZ. Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Arabako Errioxan, «lan esplotazioa helburu duen gizakien trafikoagatik». Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren arabera, otsailean hasi zuen Guardia Zibilak Worker operazioa, esplotazio saretik ihes egitea lortu zuen pertsona batek bizitakoa salatu ostean.
Ordezkaritzaren arabera, baldintza «deitoragarrietan» bizi ziren Portugalgo etorkinak, «giza duintasunarekin bateraezinak diren baldintzetan», eta esklabotza modernotzat jo dute haien egoera. Jatorrizko herrialdean hartu, eta lan egingo zuten tokira eramaten zituzten langileak.
Asteko egun guztietan egiten zuten lan Arabako mahastietan, eta ia hamabi orduko lanaldiak zituzten; eta haiek menperatzeko, «menpekotasun ekonomikoa» erabiltzen zuten.
Bi gizon atxilotu dituzte etorkinak esplotatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu