BEZa gehiago igotzeko asmorik ez duela zehaztu du Zapaterok

2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Aldundiek eta Nafarroako Gobernuak eskumenik ez duten zerga arlo batzuetan aldaketarik izango ez dela ziurtatu zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Zehazki, Zapaterok argitu zuen ez duela BEZ zerga berriro igotzeko asmorik, Bruselak hala egitea gomendatu dion arren. Presidenteak esan du BEZa igotzeak kalte egingo liokeela kontsumoari eta horren beharra dagoela ekonomia indartzeko. Duela urtebete igo zuen zerga hori Espainiako Gobernuak: tasa murriztua %7tik %8ra eta arrunta %16tik %18ra. Enpresek Gizarte Segurantzan langile bakoitzeko egiten dituzten kotizazioak igotzeko aukera ere baztertu du Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.