Berriro presidente

2010eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Kooperatibista, Mondragon taldean pisu handiko pertsona izan da Juan Mari Otaegi. Fagorren hainbat kargu izan ostean-kontseilu errektoreko presidentea eta kontseilu nagusiko presidenteordea izan zen-, Euskadiko Kutxara pasatu zen gero. 1989tik 2009ra egon zen karguan. Iazko martxoan utzi zuen, 65 urte bete eta erretiroa hartu zuelako.

Urtebeteko atsedenaren ostean berriro itzuliko da lanera, eta berriro presidente izango da. Oraingoan KES Kontseilu Ekonomiko eta Sozialekoa. Zortzi aditu independentez gain, hiru taldek osatzen dute erakundea, eta txandakako sistema bidez aukeratzen dute nor izango den buru. Oraingoan, kooperatibek, finantza erakundeek, kontsumitzaile elkarteek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta beste hainbat erakundek osatzen duten multzoari zegokion aukeraketa egitea. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean hasiko da lanean Otaegi. Orain artean, Jose Luis Ruiz CCOOko kideak betetzen zuen postua. pMiren Garate
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.