Berregituratzeko, 400.000 euro jasoko ditu TTT Ejesek
LEGAZPI.TTT Ejes enpresari 400.000 euroko maileguan utziko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiak, berregituraketa finantziatzeko. Eneko Goia bozeramaileak azaldu duenez, enpresak egitasmo bideragarria aurkeztu duelako erabaki dute mailegua ematea, krisiaren kontrako planaren barruan. Malguki kirtendunak egiten dituzte Legazpiko enpresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu