Bernard Layre izanen da FDSEAren zerrendaburua laborantza hauteskundeetan

Pirinio Atlanikoetako Laborantza Ganberako burua izan da azken urteetan. Laborariei emandako laguntzak goraipatu dituzte.

FDSEAko laborarien protesta, supermerkatu batean, urtarrilean. PATXI BELTZAIZ
FDSEAko laborarien protesta, supermerkatu batean, urtarrilean. PATXI BELTZAIZ
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko abenduaren 23a
11:53
Entzun

FDSEA sindikatuak ere jakinarazi du laborantzako hauteskundeetan zer zerrenda izanen duen. Bernard Layre izanen da zerrendaburua. Kiwi ekoizlea da Biarnon, eta bera izan da Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganberako presidentea azken bost urteetan. Berriz karguan aritzeko asmoa du.

Sebastien Uthurriage izanen da lehen euskal herritarra, hirugarren lekuan. Biarnoren eta Ipar Euskal Herriaren artean «oreka» bilatzen entseatu direla erran dute laborariek.

Azken urteetan nehoiz baino eritasun gehiago izan dela erran dute FDSEAko kideek, eta horren aitzinean laborantza ganberek eman dituzten laguntzak azpimarratu dituzte, hala nola laguntza ekonomikoa.

Urtarrilaren 15etik 31ra iraganen dira laborantzako hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.