Elkarrizketa: Xabier Bengoetxea. Edesa Industrialeko zuzendari ohia

Bengoetxea kaleratu du Fagor CNAk

Jorge Parlade CNAko presidenteak «aro bat bukatu dela» esan dio Fagor Etxetresnak kooperatiba zeneko presidente ohiari

Bengoetxea orain urtebete, CNA taldeko zuzendaritzan hasi zenean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
xabier martin
Donostia
2015eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Urtebete iraun du zuzendaritzako kide gisa Xabier Bengoetxeak CNA taldean. Edesa Industrialeko zuzendaria aurreko asteazkenean kargugabetu zuen Jorge Parlade taldeko presidenteak. BERRIAk jakin ahal izan duenez, Arrasateko bulegora joan zitzaion, eta «aro bat bukatu» zuela jakinarazi. Kitapena adostu, eta Bengoetxeak enpresako kide izateari utzi zion.

Parlade presidentearen jarduteko modua gertutik ezagutzen dutenek ez dute ezusterik hartu. Taldeko presidenteak oso modu pertsonalean hartzen ditu erabakiak Arrasateko kooperatiba zenaren lekukoa hartutako enpresan. Erabateko agintaritza dauka, alegia, eta kosta egiten zaio ardurak banatzea.

Lagun Aroko langabezian

Bengoetxea Lagun Aroko langabeziara itzuli da, kooperatiba ikurreko bazkide guztiek CNAn hastean lortu zuten segurtasun neurria baliatuz. Litekeena da Mondragoneko enpresaren batean lekua aurkitzea laster, handia baita Bengoetxearen eskarmentua enpresa kudeaketan.

Fagor CNAk 100 milioi euroren salmentak lortu ditu bere lehen urtean, aurreikusitakoaren erdia. Uste baino zailtasun gehiago izaten ari da merkatuan zabaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.