Luxuzko txalet bat eraikitzeko lanean zebilen 63 urteko langile bat hil zen atzo astelehenez Berangon (Bizkaian). Oraindik ez dira argitu nondik norakoak, baina koadro elektriko bat gainera etorri zitzaiola-eta hil zen.
Behargina azpikontrata batentzat ari zen jardunean, eta Osalanek jakinarazi du ari dela gertatutakoa ikertzen.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Hego Euskal Herrian lan ezbehar batean hil den 35. langilea da.