BBK Bizkaiko aurrezki kutxak urteko lehen seihilekoan 185,9 milioi euro irabazi ditu, iaz garaiotan baino %0,2 gehiago, berak gaur jakinarazi duenez.
Haren beste datu batzuk: esplotazio emaitza %2,5 hazi da 2010eko lehen erdian (196,8 milioi eurokoa izan da), maileguak %13,6 hazi dira, BBK-k gizartekintzara 35,5 milioi bideratu ditu eta ordainketak egin ez dituzten lagunen kopurua %2,57koa izan da -jaitsi egin da-.
Bizkaiko aurrezki kutxak lehengo astean CajaSur Espainiako kutxa bereganatzea lortu zuen enkantean.
ekoNOMIA
BBK-k 186 milioi euroko irabaziak aurten, iaz baino %0,2 gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu