22 urteko langile bat larriki zauritu zen atzo goizean El Peso mendian, Artzentalesen (Bizkaia). ELAren arabera, behargina basogintzako lanak egiten ari zen Forestal Bejarano e Hijo enpresarentzat. Sindikatuak azaldu duenez, moztu zituen pinuetako batean trabatuta geratu zen, eta makina batekin pinua mugitzera zihoanean zauritu zen.
ELAk salatu duenez, aurten 22 langile hil dira Hego Euskal Herrian, horietatik lau Bizkaian. Basoko lanetan «istripu asko eta larriak» izaten direla nabarmendu du, eta gogorarazi 2021etik 11 langile hil direla sektore horretako lan istripuetan.