BASAURI. UGT, CCOO, LSB eta Senda de Ugarte sindikatuek berariazko hitzarmen bat sinatu dute Basauriko lantegirako. 2021eko abenduan Espainia mailako akordioa egin zuten aurreneko hirurek eta konpainiaren zuzendaritzak, planta guztientzat eta bost urterako.
Estatuko itunaren baldintzak sartzeaz gain, Basaurikoak beste batzuk jasotzen ditu lau eta bost txandako erregimenean aritzen direnentzat: norberaren aukerako jaiegun bat gehiago urtean, eta antzinatasunagatiko beste bat; eta soldata igoera gehigarriak asteburuetako, jaiegunetako eta gaueko txandarako.
Estatuko akordioak, besteak beste, %2,5eko soldata igoera jasotzen du 2022rako; %2koa 2023rako, 2024rako eta 2025erako; eta %1,5ekoa 2026rako. Eta soldata berrikusteko klausula bat, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko KPIaren araberakoa.
ELAk, LABek eta ESK-k uste dute bi itunetan adostutakoak ez direla nahikoak.
Basauriko Sidenorrek itun propioa izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu