GASTEIZ. Euskaltelekin gertaturikoa gogoratu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, eta, horren harira, banku publiko bat sortzea galdegin zuten Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk, legez besteko proposamen baten bidez. Azaldu zutenez, ezinbestekoa da halako finantza erakunde bat sortzea, telekomunikazio enpresarekin jazotakoa lurraldeko beste enpresa batzuetan gerta ez dadin. Gainerako taldeek proposamenaren aurka bozkatu zuten.
EAJk eta PSE-EEk argudiatu zuten banku publiko bat ez dela beharrezkoa, haien ustez Jaurlaritzak badituelako finantza tresnak enpresa estrategikoetan parte hartzeko. Finantzen Euskal Institutua eta Finkatuz funtsa aipatu zituzten, eta nabarmendu zuten gobernuak handitu egin duela horien ahalmena.
Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk, berriz, Jaurlaritzari leporatu zioten «funts putreei» bidea erraztea, eta azpimarratu zuten esku hartze publikoa beharrezkoa dela industria politikan, enpresei kapitalizazioaren bidez laguntzeko eta lurraldean errotuko direla bermatzeko.
Banku publiko bat sortzea baztertu du legebiltzarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu