Bankoak hiru milioi euro irabazi zituen iaz, eta kaudimena sendotu du
DONOSTIA. Iaz, Galiziako Abanca taldeak erosi zuen Bankoa. Gaur egun Euskal Herrian sei bulego baino ez ditu. Atzo, Bankoak jakinarazi zuen iaz hiru milioi euro irabazi zituela, 2019an baino %63 gutxiago. Hamabost milioi euro bideratu zituen horniduretara, eta orain ordainketa berandututako maileguen arriskuaren %97 estaltzeko gai da. Bankoak azpimarratu du bezeroen mailegua %5 handitu dela 1.995 milioi eurora arte, batik bat enpresen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu