Ekonomia

Banco Guipuzcoanok eta Banco Sabadellek bat egitea erabaki dute

Biak elkartuta 94.000 milioi euro baino gehiagoko bolumena izanen lukete.

2010eko ekainaren 25a
20:05
Entzun
Banco Guipuzcoanok eta Banco Sabadellek bategitea adostu dute gaur arratsaldean. Biak elkartuta 94.000 milioi euro baino gehiagoko bolumena edukiko lukete, baina Espainiako bankuen rankingean ez lukete posiziorik aurreratuko -Banco Popularrek 129.000 milioi eurokoa du-.

Banco Guipuzcoanok 2009an 28 milioi euroko irabazia izan zuen. 256 bulego ditu eta 1.266 langile. Banco Sabadellek, berriz, 108 milioi euro irabazi ditu urte honen lehen hiruhilekoan. 1.180 bulego ditu eta 9.839 langile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.