Irudia. Zumaia
BALENCIAGAREN AZKENA ITSASOAN DA
Astilleros Balenciagak Grampian Sovereign itsasontzia itsasoratu zuen atzo arratsaldean, Zumaian (Gipuzkoa). EskoziakoNorth Star enpresarentzat egin du ontzia, eta azken urteetan egindako ontzirik handienetarikoa da, 83 metroko luzera baitu.Petrolio plataformetara hainbat produktu eramateko erabiliko dute itsasontzia. Itsasora atera aurretik, dragatze lanak egin behar izan dituzte Urola ibaian, bestela ezinezkoa baitzen ontzia uretaratzea. Ontzia itsasoratzeko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Astilleros Balenciaga ontziolako eta North Star enpresako ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu