Tokiko moneta

Baionako herriko etxeak euskoa baliatzen ahalko du

Paueko auzitegi administratiboak atzera bota du departamentuko prefekturaren eskaera. Euskal Moneta elkartea eta Baionako hiriak euskoa baliatzeko izenpetu zuten hitzarmena baliogabetzea galdetu zuen prefetak.

jarraia150318.jpg
Iparraldeko Hitza
2018ko martxoaren 30a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Moneta elkarteak eta Baionako hiriak euskoak onartzeko eta gastu batzuk (diru laguntzak, fakturak eta hautetsien konpentsazioak) euskoz egin ahal izateko hitzarmena izenpetu zutenetik, prefekturak auzibidea ireki zuen Baionan euskal moneta baliatzea oztopatzeko.

Lehenik Baionako herriak hitzarmena izenpetzeko Jean Rene Etxegarai auzapezari baimena eman izana zuen auzitaratu prefekturak; lehen prozedura judizial hori atzera bota zuen auzitegiak eta prefetak beste auzi bat ireki zuen hitzarmenaren kontra.

Hori ere, azkenean, atzera bota du auzitegi administratiboak eta ondorioz Baionako herriak euskoak baliatzen ahalko ditu.

Prozedurak segi lezake oraindik ere, estatuak hala erabakitzen balu, Estatu Kontseiluaren aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.