Azpikontrata bateko langile bat hil da Petronorren

UGTk jakinarazi duenez, langileak konortea galdu du Muskizko findegian mantentze elektrikoko lanak egiten ari zenean.

Petronor petrolio findegia, Muzkizen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Petronor petrolio findegia, Muzkizen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko azaroaren 19a
13:55
Entzun

Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen findegian langile bat hil zen atzo, mantentze elektrikoko lanak egiten ari zela. UGTk jakinarazi duenez, Siemsa azpikontratatako langileak konortea galdu zuen, eta larrialdi zerbitzuak oso bizkor iritsi ziren arren, ezin izan zuten suspertu. Sindikatuak Osalani dei egin dio, istripuaren nondik norakoak azter ditzan.

UGTk doluminak bidali dizkie hildakoaren gertukoei, eta nabarmendu du enpresen ardura dela langile guztien osasuna zaintzea, eta baliabide guztiak jarri behar dituztela seguru egon daitezen lanean.

Petronorreko langile batzordeak elkarretaratzera deitu du biharko: findegiko sarrera nagusian bilduko dira. 12:00etan egingo dute hildakoaren omenezko etena. Ez da azken urteetan Petronorren hildako langile bakarra. Bi badira bihotzekoak jota hilak — bat 2020an eta beste bat 2013an—, eta, 2010ean, bestalde, Mendieta azpikontratarentzat ziharduen beste bat zendu zen istripu batean. 

LABek bere webgunean egiten duen zenbaketaren arabera, aurten 56 lagun hil dira Euskal Herrian lanean ari zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.