Azpeitian sortuko dute Ekiolaren lehen kooperatiba

Sustatzaileak, atzo. EKIOLA.
2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
AZPEITIA. Ekiolak Azpeitian egingo ditu lehen urratsak. Hango 400 familia ingururentzat energia berdea ekoiztea izango du xede, eguzki plaken bidez ekoitzi ere, eta proiektuan parte hartu nahi duten bazkideen bila hasi dira. Udalak erabakita dauka non jarriko duen azpiegitura.

Eusko Jaurlaritzak eta Krean ingeniaritza enpresak sustatu dute Ekiola egitasmoa. Beste hainbat udalerri eta administraziorekin jarri dira harremanetan 2021ean gehiago sortzeko.

Azpeitian, lehen pausoa udalak berak emango du, beste entitate batzuekin batera: haiek sortuko dute kooperatiba. Helburua da bazkide partikularrak batu ahala haien esku uztea jabetzaren zati bat. Azaldu dutenez, kide izateak panelak erosteko inbertsioa dakar, eta kideen artean adostuko dira itzulera planak. Asmoa da kooperatibista bakoitzak bere kontsumoaren araberako panel kopurua edukitzea. Azpeitiko azpiegitura gai izango da urtean 1.350 MWh sortzeko; horretarako, 2.650 eguzki plaka jarriko dituzte. Instalazioa 25 urtez edo gehiagoz ariko da martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.