Azkoitia edo Reinosa, bietatik batentzat lekua

2016ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laminazio tren eredu berbera dute Sidenorren Azkoitiko eta Reinosako lantegiek. Enpresako zuzendaritzaren erregulazio dosierrak bi fabriketan aurreikusten ditu lan denboraren murrizketa handiak, %62koa eta %72koa hurrenez hurren. ELArentzat nahiko argi dago murrizketa handi horien azken buruan geldituko den egoera: laminazio tren bakarrera joango da ekoizpen guztia, alegia, bi lantegietatik bakarrak jarraituko du zabalik.

Oraindik inork ez daki bietatik zein izango den, ordea. Kantabriako prentsak argitaratu duenez, Reinosarako industria plan bat proposatu dio Sidenorrek Miguel Angel Revillaren gobernuari. Enpresa batzordeak ez du plan horren xehetasunik oraindik. Reinosako Sidenorren lantegiak 640 behargin ditu.

Aldi berean, Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere bilerak egin dituzte Sidenorreko arduradunek. Altzairutegi taldeari laguntzeko, inbertsioak egiteko, erakundeok baldintza jarri diote Sidenorri: Azkoitiko lantegia ez ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.