«Azken hamar urteetako biurteko azoka onena dator»

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken urteetako azokarik «onena eta handiena» izango da makina-erremintaren 30. biurtekoa (BIEMH). Maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute, Barakaldoko BECen (Bizkaia). Sei pabiloiak erabiliko dituzte: 1.700 erakusketari baino gehiago egongo dira, 2.700 produktutik gora erakutsiko dituzte, eta 1.100 makina baino gehiago.

AFMko zuzendari nagusiak azaldu duenez, biurtekoaren barruan beste lau azoka izango dira: BeDIGITAL, teknologia digitalen aplikazio industriala helburu duena; ADDIT3D, fabrikazio gehigarriari eta 3D fabrikazioari buruzkoa; WORKinn, industria sektoreko lan orientabiderako foroa (5.000 ikasle espero dira); eta IMIC, industria mantentzeko berrikuntzari buruzko konferentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.