Prezioen igoera kontsumoan islatu da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,2 baino ez ziren igo iaz, aurreko urtearen aldean, Eustat estatistika erakundeak astelehen honetan jakinarazi duenez. Igoera apala izan den arren, salmentak 2022an baino hobeak izan dira, urte horretan %1,3ko jaitsiera izan baitzen.
Elikagaien salmentak gora egin du, %0,5; gainerako produktuek, aldiz, behera, %0,3.
Lurraldeka, Gipuzkoan eta Bizkaian ugaritu egin dira salmentak; Gipuzkoan %0,6, eta Bizkaian %0,4. Araban %1,4 egin dute behera.
Jarduera moderatua izan bada ere, sektoreak enplegua sortzen du oraindik ere: 2022an baino %3,1 langile gehiago aritu dira.