Automozioaren erraldoiek ikerketa zentro bat eraikiko dute Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak 12,6 milioi eurorekin lagunduko du azpiegitura. 2026 amaitu aurretik prest egotea espero dute.

ESPAÑA INDUSTRIA AUTOMOCIÓN
Bernd Krottmayer (Mercedes) Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia agurtzen, gaur, Gasteizen. ADRIAN RUIZ HIERRO / EFE
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 13a
15:15
Entzun

Autogintzako enpresa handi batzuk eta Eusko Jaurlaritza ikerketa zentro bat egiteko batu dira. Automozioko Fabrikazio Aurreraturako Ikerketa Zentroa eraiki nahi dute Gasteizko Jundiz auzoan, eta 2026 amaitu aurretik prest egotea nahi dute. Eusko Jaurlaritzak 12,6 milioi euro jarriko ditu azpiegitura hori finantzatzeko. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapen sailburuak nabarmendu du Lakuak emango duen dirua ez dela inoiz izango erabateko kostuaren erdia baino gehiago, Europako arauak ez urratzeko.

Proiektuak 25 milioi euroko kostua izango du, eta eraikina kontuan hartuta, 40 milioira iritsiko da inbertsioa. Dirua jartzeko batu diren enpresa nagusiak Mercedes, Gestamp eta Mondragon Korporazioaren MB Sistemas dira. SPRI taldearen lurretan egingo dute.

Europan erreferentziazko zentroa izatea nahi dute, ibilgailu elektrikoetan funtsezkoak diren teknologietan batez ere. Produktuak berak garatzeko ikerketak egiteaz gain, fabrikazioa garatzeko moduak ere aztertuko ditu, teknologia digital berriak fabrikazioaren esparruan aplikatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.