Autokontsumorako diru laguntza gehiago emango ditu EEEk

Europako funtsetatik 32 milioi euro gehiago lortu ditu Energiaren Euskal Erakundeak. 100 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du autokontsumoa bultzatzeko laguntza poltsak.

ESPAÑA EFICIENCIA ENERGÉTICA
Langile batzuk, Bartzelonako eraikin batean eguzki plakak instalatzen. ENRIC FONTCUBERTA / EFE
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 12a
14:10
Entzun

Beste 32 milioi euro lortu ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak, autokontsumoa eta energia berriztagarri termikoko instalazioak bultzatzeko diru laguntzen poltsa loditzeko. Europako funtsetatik jaso du diru hori, eta jada ezagutarazi dute EAEko aldizkari ofizialean.

Hala, 106,7 milioi euro da orain autokontsumo instalazioak diruz laguntzeko aurrekontua —27,7 milioi gehiago—, eta 21,2 milioi euro, berriz, energia berriztagarri termikoko instalazioena laguntzekoa —4,8 milioi euro gehiago—.

EEEren datuen arabera, orain arte 10.722 eskaera jaso ditu erakundeak autokontsumo instalazioak diruz laguntzeko, eta 8.200 tramitatu egin dira jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.