BILBO. Osagaien hornikuntza arazoek, eta bereziki mikrotxipen faltak, gogor jo dute autogintzaren sektorea, baina, iazko emaitzei erreparatuz gero, esan daiteke Euskal Herriko enpresa nagusietako bi behintzat onik irten direla egoeratik. Gestamp eta CIE Automotivek irabaziak izan zituzten iaz. Gestampek 155 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean 71 milioi euroren galerak izan ondoren. Dena den, 2019ko irabazien azpitik dago oraindik (212 milioi irabazi zituen 2019an). CIE, berriz, pandemia aurreko kopuruetara itzuli da. 2021ean, 267,5 milioi euroren irabaziak izan ditu, 2020an baino %44 gehiago. Talde osoaren salmenta kopuruak ere aise gainditu du 3.000 milioiren langa. Dena den, euskal konpainiak ez ditu 2019ko datuak gainditu, gertu ibili den arren.
Gestampek eta CIEk espero dute 2022an aurreikuspenak betetzea eta iazko emaitzei eustea. Aitortu dute, hala ere, ezegonkortasun handia dagoela sektorean eta nazioarteko merkatuetan, eta 2022a trantsizio urtea izan daitekeela uste dute.
Autogintzako Gestamp eta CIEk irabaziak izan dituzte 2021ean
Hurrenez hurren, 155 eta 267 milioi euroren mozkinak izan dituzte; uste dute 2022a trantsizio urtea izango dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu