Austeritatearen aurkako manifestazioa Baionan

Lansarien emendatzea, genero arrakala gainditzea, eta, oro har, bizi baldintza «duinak» izatea aldarrikatu dute

Baionako manifestazioa, atzo. GUILLAUME FAUVEAU.
2023ko urriaren 14a
00:00
Entzun
BAIONA. Ehunka lagun elkartu ziren atzo goizean Baionako karriketan, «austeritatearen kontra» sindikatuek abiaturiko greba deialdiari erantzunez. CFDT, FSU, CGT, FO, Solidaires eta UNSA sindikatuek osatu zuten intersindikala, eta aldarrikatu zuten emakumeen eta gizonen lansarien arteko berdintasuna behar dela, langileen soldatak igo behar direla, eta, horiekin batera, baita gutxieneko soldata, pentsioak eta diru laguntzak ere. LAB sindikatuak ere parte hartu zuen manifestazioan, nahiz eta ez duen intersindikalean parte hartu. EH Bai ezkerreko koalizio abertzalea ere izan zen bertan.

Inflazioaren testuinguruan sindikatuek bizi eta lan baldintza «duinak» izateko lan sarien emendatzea «ezinbestekoa» dela erran dute. Horretarako, «mobilizazioekin» segitzeko asmoa erakutsi dute.

Hala eta guztiz ere, ez du jarraipen handia izan grebarako deialdiak Ipar Euskal Herrian. Frantzian ere, ez dira mobilizazio jendetsuak izan. Dena den, sindikatuek hurrengo data ezarri dute abenduaren 13rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.