«Aukera galduaz» damu da pentsiodunen mugimendua

Pentsiodunen manifestazioa Donostiako Parte Zaharrean, atzo. PENTSIONISTAK ALDERDI EDER.
Iker Aranburu.
2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Astelehenero bezala, ehunka pentsiodun batu ziren atzo Euskal Herriko hiriburu eta herri batzuetan, «pentsio duinak» eskatzeko, eta indarrean jartzear den erreforma arbuiatzeko. Bildutakoei irakurritako mezuan, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu zuen pentsioak eguneratzeko indarrean jarritako sistema: «2022an %3 gutxituko zaigu erosteko ahalmena, eta gure bizitza osoan pairatuko dugu, inflazioa %0tik gorakoa den bitartean».

Mugimenduak uste du Espainiako Kongresuak aste honetan onartzekoa duen erreforma«aukera galdu bat» dela. «Indarrean dauden murrizketak berresten ditu, beste batzuei atea irekitzen die eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen du».

Legearen eztabaidan egindako zuzenketa batzuk «positiboak» direla onartu du, hala nola Gizarte Segurantzaren diru sarrerak handitu egingo dituela belaunaldien arteko ekitate tresna berriak etaalargun pentsioa jasoko dutela bikote ezkongabeek. Halaber, «ongi iruditu» zaio Gizarte Segurantzaren kontuen auditoria bat egitea bere gain hartu behar ez zituen gastuak zenbat izan diren zehazteko, baina eskatu du Espainiako Kontu Auzitegiaren txostena aintzat hartzeko. Haren arabera, 104.000 milioi zor zaizkio Gizarte Segurantzari. «Gastu horiek itzultzeko berariazko konpromisorik gabe, zuzenketa hori paper errea izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.