Asviamiek amiantoaren funtsa eskatu du
BILBO. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak deituta, elkarretaratzeak izan ziren atzo Bilbon, Donostian, eta Laudion (Araba). Horien bidez eskatu nahi zioten Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiei behingoz abia dezatela biktimentzat konpentsazio funts bat. Eusko Legebiltzarrak eskatuta, Espainiako Kongresuak apirilean onartu zuen funtsa sortzea, Vox ez beste alderdien adostasunarekin, baina lan hori egin behar duen batzordea ez da oraindik bildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu