Indonesian tentsio ertain eta txikiko neurgailuak fabrikatzen dituen Esitas Pacific erosi du Artechek, bere hedapen estrategiaren barruan. Artecheren negozio nagusia transformagailu eta gailu elektrikoak dira, baina beste segmentuetan ere aritu nahi du.
Euskal enpresak azaldu du Esitas lantegiak erosiz "nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu" nahi dutela. Gainera, enpresak ziurtatu du operazio horrekin bere helburua lortu duela: “Horrela, produktuen eskaintza zabalduko dugu, eta gure teknologian berrikuntzak egitea lortuko dugu”.
Horrez gain, hilaren 9an, Artechek Istanbulen dagoen Esitas (Elektrik Sarrayi ve Ticaret Anomin Sirketi) lantegi turkiarra erosi zuen. Orain, salerosketako kontratua formalizatzeko baimena lortu du Artechek.