Arrakastatsua izan da hidrogenozko trena ekoizteko CAFen proiektua

Zenbait probaren ostean, Zaragozan aurkeztu dute trena. Egitasmoak hamalau milioi euroko aurrekontua izan du.

Hidrogeno bidez funtzionatzen duen CAFen trena, Aragoiko Pirinioetan. CAF
Hidrogeno bidez funtzionatzen duen CAFen trena, Aragoiko Pirinioetan. CAF
Paulo Ostolaza.
2024ko azaroaren 27a
15:15
Entzun

Errailen gainean dabil hidrogeno bidez funtzionatzen duen CAFen lehen trena. Arrakastatsua izan da Beasaingo (Gipuzkoa) trengilea buru duen FCH2Rail proiektua, eta emaitza egunotan aurkeztu dute 2024ko Rail Live azokan, Zaragozan (Aragoi, Espainia). Lau urte iraun duen egitasmoa biribiltzeko, trenak ibilbide bat egin du CAFen Zaragozako instalazioetatik Villanueva de Gallegoko geltokira.

Ez da izan trena martxan jarri duten lehen aldia, aurrez zenbait proba egin baitituzte Aragoin bertan, Madrilen eta Galizian. Horregatik, CAFek nabarmendu du Espainiako eta Portugalgo trenbideetan zirkulatu duen lehen hidrogenozko trena dela eurena. Denera 10.000 kilometro baino gehiago egin ditu prototipoak.

Duela lau urte abiatutako proiektuak hamalau milioi euroko aurrekontua izan du, eta partzuergoan parte hartu dute, CAFek ez ezik, DLRk, Toyotak, Renfek, Adifek eta beste zenbait enpresak ere. Finantzaketaren %70 inguru Europako funtsetatik lortu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.