SOSLAIA. Julian Sanchez

Ardurarik ez Epsilonen porrotean

Iker Aranburu.
2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Bi egun eskasetan, itxi egin dira autogintzarekin lotutako bi porrotei dagozkien auzibide penalak. Herenegun, Hiriko auzian inor kondenatzeko nahiko aztarnarik ez dagoela jakinarazi zuen Arabako Lurralde Auzitegiak; atzo, berriz, erabaki bera hartu zuen, baina Epsilon lasterketako autoaren proiektuari buruz.

Akusatu bakarra zegoen, Julian Sanchez Alegria, Euskadiko Parke Teknologikoen presidente izandakoa 2005. eta 2009. urteen artean. Fiskaltzak prebarikazioa, diru publikoaren bidegabeko erabilera eta administrazio desleiala leporatzen zizkion, Arabako Parke Teknologikoak 16,4 milioi galdu zituelakoan Epsilonek pabiloia erosteko eskatutako maileguan bermea emateran.

Iaz, Sanchezen aurkako auzibidea ixtea erabaki zuen Gasteizko bigarren instrukzio epaitegiak. Fiskalak helegitea aurkeztu zuen, baina Arabako Auzitegiak berretsi egin du epaia, eta auzia behin betiko itxi du, ez baitago helegite bat aurkezteko aukera. Auzitegiak uste du ez dagoela Sanchezek delituak egin zituen nahiko arrastorik.

Epsilon auziarekin ez dira bukatu Julian Sanchezen arazo judizialak. De Miguel ustelkeria aferan epaitu dute, eta epaiaren zain dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.