Koronabirusa

Arcelorren lan erregulazioa auzitara eramango dute, «iruzurragatik«

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. LABek iragarri du epaitegi batean salatuko duela Arcelor Mittalen zuzendaritzak aurkezturiko aldi baterako erregulazio espedientea, «iruzur» egiteagatik. Nabarmendu du zuzendaritzak ez duela inoiz egiaztatu COVID-19agatik enpresaren egoeran okertu dela. LABek ziurtatu du Euskal Herriko «lantoki eta langile guztiei» eragingo diela neurriak, nahiz eta duela gutxi enpresak jakinarazi ez zela hala izango. Horrekin batera, ohartarazi du Arcelor Mittalek azken 11 urteetan lanpostuen erdiak kendu dituela Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.