Arcelorrek bi hilabetez itxiko ditu Etxebarriko eta Lesakako plantak
BILBO. Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aldi baterako enplegu erregulazio espedientea aurkeztu die sindikatuei ostiral honetan. Erabakiak Etxebarrin (Bizkaia), Lesakan (Nafarroa) eta Asturiasen (Espainia) dituen langileei eragingo die. Asteazkenean Gijongo labe garaian izandako matxura eta sutearen ondorioz hartu du neurria. Enpresaren arabera, lantegiak gutxienez bi hilabetez gelditu beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu