Arabako sor-markarentzako babesa eskatu du EH Bilduk

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Arabako Biltzar Nagusiek Arabako Mahastiak sor-marka babes dezaten. Aurreko astean BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen izendapen horri bide ematen dion erabakia, eta Europako erakundeen babesaren zain daude orain egitasmoaren sustatzaileak. Abra Arabako Errioxako Upategien Elkarteko 40 upategik — Errioxako Kontseilu Arautzailean daude— sor-marka berria sortzeko egitasmoa jarri zuten martxan 2016an, eta Eusko Jaurlaritzak izapidetu du eskaria. Sor-marka berriak eskualdeko «sektore garrantzitsu baten eskaera historikoari» erantzuten diola adierazi du EH Bilduk, eta erakunde publikoei galdegin die hori «bitarteko juridiko eta teknikoen» bidez bermatzeko. Koalizio subiranistaren arabera, azkenengo bi urteetan Arabako Errioxako 37 familia upategi galdu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.