Arabako ostalariak grebara deitu dituzte abenduaren 5erako eta 7rako

Sektoreko negoziazio mahaia abenduaren 14an elkartuko da. ELA, UGT eta CCOO sindikatuek antolatu dituzte lanuzteak, hitzarmena lortzeko. LAB ez da batu, eskakizunak gutxiegi direla iritzita.

Bikote bat, Gasteizko terraza batean kontsumitzen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Bikote bat, Gasteizko terraza batean kontsumitzen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2024ko azaroaren 11
17:00
Entzun

Arabako ostalaritza sektoreko negoziazio mahaia hilabete barru elkartuko da, abenduaren 14an. Ia urtebete da hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela, eta are atzeragotik daude soldatak izoztuta. 2019an eguneratu ziren azkenekoz. Bada, hurrengo bileraren atariko gisa, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek Arabako ostalariak grebara deitu dituzte abenduaren 5erako eta 7rako.

Sindikatuek exijitzen dute erosteko ahalmena berreskuratzea KPIari lotutako soldata igoerekin, lanaldiak «nabarmen» murriztea, eta banatzaileentzat eta pisuko zerbitzarientzat «neurri zehatzak» hartzea.

LABek ez du bat egin deialdiarekin, «gainerako sindikatuek bidean utzi dituztelako gai oso garrantzitsuak»: gutxieneko lanaldiak zehaztea, etorkizuneko kolektibitateetarako hitzarmen baten aplikazioa aurreikustea, eta kate handi eta markak hitzarmenaren eremu funtzionalean sartzea.

Etzi mobilizatuko dira horiek. SEA patronalaren egoitzan elkartuko dira, 10:00etan. LABek argi utzi du ez duela ulertzen gainerako sindikatuek «eduki minimoetara jo izana mobilizazio ziklo batera jo beharrean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.