Lan gatazkak

Arabako Burulan enpresako ekoizpena gelditu du grebak, gaur

Aernnova taldeko enpresan 110 langilek dihardute, Miñaoko parte teknologikoan, eta, ELAren arabera, hamarretik bederatzik jo dute lanuztera lan ituna berritzeko.

Burulan enpresako langileen protesta, gaur. ELA
xabier martin
2022ko uztailaren 11
11:43
Entzun

Burulan enpresako (Aernnova Taldea) langileen %90ek greba egin dute hitzarmen berri baten alde, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Miñaoko fabrikan mekanizazioan dihardute, eta azken bi asteetan mobilizazioei ekin diete, bestea beste egungo inflazioari aurre egiteko akordio berri bat lortzeko.

Enpresa batzordea (6 ELA, 3 USO) «pozik» agertu da grebaren bigarren asteak izandako «arrakastagatik», eta mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri du, «langileen aldarrikapenak bilduko dituen hitzarmen berri bat lortu arte». Batzordeak dio «sortutako aberastasuna banatzea» nahi duela; alegia, soldata hobekuntzen alde ari direla greban; «bidezko lanbide sailkapena, lanaldiaren murrizketa eta txanda kontratua» ere eskatzen dituzte beharginek hitzarmen berrirako.

«Grebaren erantzun zabalak mezu argia utzi du: enpresak negoziatu behar du», esan du ELAk eta USOk osatutako batzordeak. Aurreko hitzarmenaren indarraldia 2021eko abenduaren 21ean amaitu zen. Orduz geroztik, batzordea langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko negoziatzen ari da, «pandemian enpresak egindako abusuzko Aldi Baterako Lan Erregulazioen ondoren».

Gauzak horrela, Burulaneko langileek mobilizazioekin jarraituko dute aste osoan: bihar, Miñaon eta Posta plazan (SEA) egongo dira; uztailaren 13an: Miñaoko eta Kontzejuko solairuetan; uztailaren 14an, Miñaon eta Andre Mari Zuriaren Plazan; eta uztailaren 15ean, Miñaon eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.