Antxon Lafont enpresaburua gaur zendu da Donostian, 89 urterekin. Donostian jaio zen 1935ean, baina Lapurdin bizi izan zen urte askotan, berriz Gipuzkoako hiriburura bizitzera itzuli zen arte.
Ekonomia ikasketak egin zituen, baina hainbat arlotara zabaltzen da haren ezagutza, eta horren erakusle EHUn 2009. urtean aurkeztutako lurralde antolamenduari buruzko doktore tesia, zeinak cum laude kalifikazioa lortu zuen.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko loturen bultzatzaile sendoa izan zen, eta bi aldeetako egituretan parte hartu zuen.
Lafont Baionako Merkataritza Ganberako zuzendari hautatu zuten 1984an, eta EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidente ere izan zen, kontseilu horretako ordezkari sindikalek proposatuta.
Gizarte zibilaren garrantzia izan zuen bere gogoeten ildo nagusietako bat eta «Euskal Herri osoko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea» amesten zuen. Hortik, Gaindegia behatokiaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat ere izatea.
Ikusi gehiago
Gara egunkarian hainbat iritzi artikulu idatzi izan ditu, oraintsu arte.