Anton Borja hil da, EHUko irakaslea eta Gaindegiako sortzaileetako bat
DONOSTIA. Anton Borja Euskal Herriko ekonomia arloko ikerlea asteartean hil zen. EHUko katedraduna zen, eta euskal industriaren gainbehera bereziki aztertu zuen. Gaindegiaren sortzaileetako bat zen, eta, azkenaldian, Ekoneus Elkartearekin bidez ekonomiari buruzko jakintza zabaldu nahian zebilen. Maiatzean, euskal finantza sistemari buruzko batzar baten antolatzaileetako bat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu