Aitor Aranburu.
Diru politika. EBZren 2015eko azken bilera. ANALISIA

Munizio guztia erre gabe, badaezpada

2015eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Iritsi da guztiek espero zuten eguna, baina ez du inor gustura utzi. Esperantza handia zegoen Europako Banku Zentralak hartuko zituen neurrien inguruan. Itxaropen handiegia, nire ustez. Horrelakoetan, esperantza neurriz kanpo puzten denean, ohikoena huts egitea izaten da, desilusioaren kolpea jasotzea, eta halaxe gertatu da.

Luze eta zabal hitz egin da hartu behar omen zituen neurrien inguruan: hilabetero erosten dituen aktiboen zenbatekoa areagotuko zuela, gordailu tasa edo bankuak gehiegizko likidezia gordetzeagatik zigortzen dituen tasa -%0,40ra jaitsiko zuela, maileguak erosten hasiko zela, erosketen epealdia nabarmen luzatuko zuela... Hitz batean esateko, EBZk bere parte hartzea modu nabarmenean areagotuko zuela espero zen. Draghi jaunaren azken egunotako hitzek, egia esan, ez zuten kontrakorik adierazten.

Baina, azkenean, zuhurtziaren bidea aukeratu du. Orain arte hartutako neurrietan sakontzea erabaki du, egoera ekonomikoak asko baitu hobetzeko oraindik. Gauzak beti egin dezakete okerrera ordea, eta ideia hori dauka buruan iltzatuta Draghik.

Euroguneko susperraldi ahula kolokan jar dezaketen arrisku handiak daude, eta etorkizunean gauzak gehiago okertzeko aukera egon badagoenez, bere ahalmen guztia ez erabiltzea erabaki du, badaezpada ere. Bankari italiarrak ez du munizio guztia orain erre nahi, eta hobe etorkizunean ere bala guztiak erabili beharrik ez badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.