Iritzia

Dena beherantz

Aitor Aranburu.
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Garai berrien erakusgarri, denak behera egingo duela esaten laburbildu daiteke Jean Claude Tricheten atzoko agerraldia. Interes tasak igotzeari utziko diola garbi esan zuen, eta hurrengo mugimendua beheranzkoa izan daitekeela uler daiteke. Hazkunde ekonomikoari dagokionez, arriskuak areagotzen ari direla eta momentu honetan ekonomiaren etorkizunari buruz ziurgabetasuna oso altua dela adierazi du. Hortaz, horrek ere behera. Eta ekonomia atzeraldian erortzeko arriskua gero eta errealagoa denez, inflazioak ere beherantz egiteko itxura du.

Gobernuen egoera fiskalari buruz ere hitz egin du EBZko buruak, ohikoa duen baino zehaztasun handiagorekin. Gobernuekdefizit fiskalak kontrolatzea ezinbestekoa dela ziurtatu du, nahiz eta, gaur egun Europako hegoaldeko herrialdeetan gertatzen ari den bezala, neurriok hazkunde ekonomikoa trabatzen ari diren, argi eta garbi.

Laburbilduz, esan liteke interes tasen beherakada bat geroz eta hurbilago dagoela, batez ere ekonomiak okertzen jarraitzen badu. Hain zuzen ere, urte bukaerarako etor liteke lehenengo interes tasen jaitsiera. Aldiz, hurrengo jaitsierarako zertxobait itxaron beharko dela dirudi, udaberria ondoren ziur aski. Aldaketa horiek Euriborrean izan dezaketen eragina zaila da kuantifikatzea, gaur egun finantza merkatuetan dauden arazoek—bankuen arteko mesfidantza izugarria kasu—, indize hori igotzea eragin dezakete eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.