Aitor Aranburu.
Krisia eurogunean. Espainia erreskatearen atarian. Iritzia

Beltzez Madrilgo sargorian

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Merkatuak zabalik izan diren azkeneko bi egunetan, Espainiaren arrisku saria puntu erdi igo da. Valentziak Espainiako Gobernuari laguntza eskatu izanak, erkidego gehiago bidean izateak, eta etorkizunerako dauden aurreikuspen ilunek oraindik ere gehiago eragin dute Espainiako zorraren amiltzean.

Momentu honetara iritsita, edozeinek bere buruari zera galdetzen dio, ea erreskatea noiz etorriko den. Erreskatea gero eta hurbilago dagoela dirudien arren, gaur egungo Espainiaren zorraren interes tasak Irlandak edo Portugalek erreskatatuak izan zirenean baino txikiagoak dira. Beraz, egoerak gehiago gaiztotu beharko du erreskatea etor dadin.

Europako agintariek egoera okertzen uzten badute, Espainiaren erreskatea etorriko da, eta atzetik Italiarena. Eta ondoren zeinen txanda izango da? Horrela euroa desagertu arte.

Hori ikusirik, ezin dute egoera gehiago gaiztotzen utzi, eta datozen egunotan merkatuak lasaituko dituen zerbait txisteratik aterako dutelakoan nago. Garbi dagoena da Europak presio are handiagoa egingo diela Espainiako agintariei, eta laster izango dugula beltzezko gizonek agindutako gastu publikoa murriztea helburu duten erreforma andana bat. Madrili autonomia apur bat geratzen bazitzaion, gertatzen ari denarekin erabat galdu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.