GASTEIZ. «Azkenean, urte luzeko bide baten ondoren, bidegabekeria bat zuzenduko dugu». EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute amiantoaren biktimen funtsa sortu izana txalotzeko —PP ere lantaldean egon da, baina ez du parte hartu agerraldian—. Asviameri eta biktimen beste elkarteei eskerrak eman dizkiete, haien bultzadarik gabe ezinezkoa zatekeelako bide hori egitea. Era berean, azaldu dute gizartean oraindik «oso bizirik» dagoen arazo bat dela, eta horregatik dela ezinbestekoa: «Ez dugu nahi babesgabetasun zirrikiturik egon dadin biktimentzat, ezta min edo epaitegi gurutze biderik ere».
Espainiako Kongresuko Lan Batzordeak asteazkenean egingo du amiantoaren biktimen funtsa onartzeko urratsa. Gero, Senatuaren berrespena geldituko litzateke bakarrik. Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordio baten fruitua da funtsa. 25 milioi euroz hornituta egongo da, eta amiantoaren biktimei eta haien familiei laguntzeko sortu dute. Zazpi urte dira Eusko Legebiltzarra funtsaren sorrera sustatzen hasi zela, eta bide horretan nozituriko «sufrimendua» eta «bakardade sentimendua» aitortu diete biktimei.
Amiantoaren funtsa sortu izana txalotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu