Amazonen furgoneten irteera blokeatu dute Sestaon

Bost eguneko greba zikloa amaitu dute langileek. Lantegiko ituna eskatzen ari dira.

(ID_17044521888545) (/LAB)
Sestaoko aparkalekuan ostiral honetan egindako protesta. LAB
jokin sagarzazu
2024ko urtarrilaren 5a
12:45
Entzun

Ostiral goiz honetan, Amazonek Sestaon (Bizkaia) erabiltzen duen aparkaleku bateko sarrerak blokeatu dituzte Trapagarango zentro logistikoko langile batzuek, LABek deituta. Ekintza horrekin abenduaren 17an hasitako protesta zikloa amaitu dute. Guztira bost greba egun egin dituzte. Lantegiko lan ituna lortzeko mobilizatu dira, LABek eta ELAk deituta. LABek ohar batean azaldu duenez, enpresak hartzen duen jarreraren arabera erabakiko dituzte hurrengo pausoak.

Trapagarango zentroko langileek garraio sektoreko lan hitzarmena dute, eta lantegiko ituna nahi dute. Horrez gain, banatzaileei ez diete aplikatzen garraio sektoreko hitzarmena, eta sindikatuek eskatu dute haiek ere hitzarmen berrian sartzeko. Trapagarangoa da Amazonek Euskal Herrian duen zentro logistiko bakarra.

Sindikatuen arabera, negoziazioek hamabost hilabete daramatzate blokeatuta. 2022an ere hainbat greba egun egin zituzten. Amazonen zuzendaritzak protestak eteteko eskatu die sindikatuei, negoziazioei ekiteko. Urtea hasi denetik egindako hiru greba egunetan enpresak Manpower aldi baterako laneko enpresa (ABLE) kontratatu du, grebalarien lana ordezkatzeko.

Grebaren «eraginkortasuna» nabarmendu du sindikatuek. Azaldu dutenez, Trapagarango zentrotik atera ohi diren 30.000 paketeetatik 12.000 bakarrik banatu dira lanuzteak egin dituzten egunetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.