Alierta aske geratuko da Tabacalera auzitik
MADRIL. Delitua preskribituta geratu dela eta, Madrilgo Auzitegiak Cesar Alierta Telefonicako egungo presidentea aske uztea erabaki du. 1997an Tabacalerako presidente zenean enpresako akzioak erosterakoan «informazio pribilegiatua» erabiltzea leporatzen zioten. Erabakia ez da behin betikoa, eta bost egun edukiko dituzte bi aldeek helegitea jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu