Aldundiaren proposamenik ez da izango Kutxaren batzarrean

Erredakzioa
Donostia
2014ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Gaur amaituko du bere ibilbideaGipuzkoa Donostia Aurrezki Kutxak. Azken orduko ustekaberik izan ezean, batzarkideek onartu egingo du orain arte aurrezki kutxa zena aurrerantzean banku-fundazio bilakatzea. Erabaki hori bertan behera utz zezakeen Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ez bozkatzea erabaki du erakundeko zuzendaritzak.

Banku-fundazio beharrean, Kutxa fundazio arrunt bat bilakatzeko eskatu zuen diputazioak, horrela errazago bermatuko litzatekeelako Kutxaren gaineko kontrol soziopolitikoa, eta hark Kutxabanken dituen akzioak esku pribatuetan ez erortzea.

EH Bilduk gogor salatu du Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ez eztabaidatzeko erabakia. «Agerian utzi dute ez dutela eztabaidarako borondaterik […] aurretik BBKn eta Vitalen gertatu bezala, azken urteetako lapurretarik handiena egin nahi dutelako Gipuzkoako herritarren eta instituzioen kontura», ziurtatu zuten atzo Ainhoa Beola eta Joseba Permach koalizioko kontseilariek. «Duela 150 urte, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrezki kutxak sortu ziren, eta bihar [gaur] EAJk, PPk, PSEk, CCOOk eta Pixkanakak ondare hori guztia, 1.500 milioi eurokoa, bederatzi pertsonaren esku utzi behar dute [patronatu berriko kideak]».

«Eskandalu itzelaren» aurkako mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten Beolak eta Permachek. Kutxabanken Pribatizazioaren Aurkako Plataformak deituta, kanpaldi egingo dute gaur goizean eta eltzeekin protesta zaratatsua batzarraren atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.