Aldi baterako erregulazioa aurkeztu du Navalek, sei hilabeterako

Ontzi berria eraikitzeko langile guztiak ez ditu batera beharko, eta hilero 80 eta 120 artean etxera bidaliko ditu

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
2013 urtea arte lanean jarraitzekolan zama lortu du Sestaoko Naval ontziolak, Jan de Nul Belgikako armadorearentzat eraikiko duen ontziari esker. Haatik, enpresak ohartarazi du lan zama hori ez dela aski izango langile guztiak aldi berean lanean izateko. Hori dela eta, aldi baterako erregulazio eskaera aurkeztu du.

Dosier horrek txandaka eragingo die langileei, eta asko jota sei hilabeterako iraupena izango du, apirilaren 1etik hasita. Hilero 80 eta 120 langile bitartean etxera bidaltzea da enpresaren asmoa, ohar baten bidez atzo azaldu zuenez. Hasieran langile gehiago eragingo ditu dosierrak, batez ere ingeniaritza lanak beharko direlako soilik. Navalek 356 langile ditu gaur egun.

Ontzi berria eraikitzeko kontratua datozen egunetan sinatuko du Navalek. Enpresaren ustez, ontziolaren egonkortasuna «bermatu» du 2013 urteko otsailera arte. Gaur egun esku artean duen agindu bakarra da, baina kontratu gehiago lortzeko lanean ari dela ziurtatu du enpresak.

Fall pipe tankerako ontzia eraikiko du Sestaoko ontziolak, itsasoan meatzaritza lanetarako erabiliko dena. 191 metro luze izango da, eta 35.000 tonako pisua izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.