Aldi baterako erregulazioa Amurrioko Tubos Reunidosen

Neurriak 800 langile ingururi eragingo die. Taldeak birmoldaketa sakona hasi du, pilatutako zorra dela eta

2023ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
AMURRIO. Tubos Reunidosen Amurrioko (Araba) lantegian, zuzendaritzak aldi baterako erregulazioa ezarriko du irailetik hasita 2024ko otsailera arte. Plantan zortziehun langile inguru daude, eta lanorduak erdira murriztuko zaizkie.

Tubos Reunidosek birmoldaketa prozesu sakona hasi du Euskal Herriko plantetan, eta ekoizpen osoa Amurrion zentralizatuko du. 2021ean Iruñeko planta itxi zuen, eta iragarri du aurtengo irailean Trapagarango (Bizkaia) altzairutegia itzaliko duela. Hamabost urtez maldan behera egin ondoren, konpainia irabazien bidera itzuli zen iaz, eta aurtengo sei hilabeteetan 50 milioi euroren irabaziak izan ditu. Hala ere, zor handia du pilatua, ia 300 milioi, eta 2021ean 113 milioiren erreskatea jaso zuen. CNTk salatu du enpresak «jarrera oldarkorra» agertu duela langileekin, eta gainerako sindikatuek, «isiltasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.