BILBO. Atzo hasi zen Alconza Irizar Groupeko 25 langileren kaleratzeen aurkako epaiketa. Joan den otsailean Berangoko (Bizkaia) enpresak lantaldea heren bat murrizteko erregulazioa aurkeztu zuen; 98 langiletik 38ri eragingo zien. Azkenean, apirilean 25 langile kaleratu zituen Alconzak. Enpresako langile batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) ez zituen kaleratzeok onartu, eta auzitara jo zuen. Atzerapenak izan badira ere, atzo ekin zioten epaiketari.
30 langiletik gora bildu ziren atzo Bilboko Justizia Jauregiko atarian, protesta egiteko, Zuen kudeaketa, gure miseria lelopean. Epaitegira sartu aurretik, Alconzako langile batzordeko LABeko kide Urko Herrerak azaldu zuen Irizar kooperatibako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ez zirela agertu. Egun arte, 122 egun daramatzate greban langileek.
Alconza lantegiko kaleratzeen epaiketa hasi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu